Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soropila zeharkatu zuen, lorategiko aulkian plasta! eseri eta ahopean abestu zuen: [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 13. orr.
Eta miragarriro, ulertu ezinezko moduan, sugea plasta! erori zen lurrera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 165. orr.
Mutiletako batek ogi zati bat txokolatetan busti eta plasta bota dio parean zeukan neskari. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.
Hots metaliko bat, gero plasta! eta oihu ito bat entzun zituen komun baten barruan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 156. orr.
Kaio bat zetorren problemaren gain-gainean erregalotxoa uztera... eta, plasta!, zirin gizen zuriak orri guztia zuen kakazten. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 42. orr.
Barrura sartu, atea itxi eta plasta! etzan zen ohe gainean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.
Plasta! egin zuen Itsasok emandako zaplastekoak. Aitor Arana «Onan», 2000 - 71. orr.
Horrela, garbi-garbi, jiraka eta biraka ibili gabe, plasta: «Bultzada komertziala». Berria - Kirola 2004-03-17
Saloian zeukaten enarek kabia; lasto izpiak zeuden lurrean sakabanaturik; plasta-plasta erortzen zen igeltsua. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.