Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Odolaren plasmak (hau da, globulurik gabeko osagai fluidoak) ez du oso ondo disolbatzen oxigenoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 157. orr.
Gorputzeko fluidoetariko bat linfa da; odolaren isla lauso bat da linfa: odol-plasmaren itxurako likido bat, funtsean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.
Emaileek emandako plasmarekin egindako produktuak hartu zituzten gaixoei ere bidali zieten gutuna. Berria - Gaiak 2004-09-28
Odol-plasmaren oso antzeko likido urtsu bat da likido sinobiala, proteina-edukirik gabea baina odol-plasmak baino substantzia bat edo bi gehiago dituena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.
Materiaren egoera berria quark plasma sortu zuten. Berria - Gaiak 2004-09-30
Oso zaila da plasma kontrolatzea. Berria - Gaiak 2004-11-27
Ekaitzak igorritako uhinak jaso ahal izateko irrati eta plasma uhinentzako RPWS izeneko aparatua erabili dute zientzialariek. Berria - Gaiak 2004-07-24
Erakusleihoan, plasma-pantailadun telebista handi batzuk zeuden, piztuta. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 225. orr.
"Plasma" telebistetan XXI. mendeko 'Cyber' bertsolariak zuzenean! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 125. orr.
Aurrena, Wild estiloko letra psikodelikoak luzatzen hasi ziren hormatik aterata, eta gero, berez bezala, jirabira eroari ekin zioten, harik eta plasmazko bi burbuila argitsu osatu arte. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 100. orr.