Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plantxatu, plantxa(tu), plantxatzen 1 du ad lisatu.

Ni beti erropa garbitu eta erropa garbitu, erropa plantxatu eta erropa plantxatu.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 43. orr.

Lehenengo alkandorak, prakak, soinekoak, mantalak eta serbiletak plantxatzen nituen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 23. orr.

Lurrean zegoela, oraindik plantxatzeko neukan bularretako urdinarekin eskuak lotu nizkion, estu-estu, korapilo askaezina lortu arte.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 26. orr.

Praka garbiak ere bai, ondo plantxatuak  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 112. orr.

2

Joan ziren, euren traje plantxatuekin, balearen bizkarraren dirdirako zapatekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 122. orr.

Plexiglas urdineko zakuan zekarren txokolatearen zilarrezko paper plantxatuan bilduriko pospolo kaxa erakutsi zidan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus