Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurrunezko Moulinex plantxa zuen erosia, eta duda egin nuen ea euskarria aski sendoa ote zen. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 31. orr.
Koltxoia ez ezik plantxa elektrikoa eta garbigailua falta ziren nire etxean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 230. orr.
Eskuzko plantxekin aritzen ginen txapa handi-handi baten kontra. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 79. orr.
Plantxa sukaldeko txapan berotzen ipini eta arropa zimurren artetik luzatzen zenizkion eskuak hartu zituen Dolorsek. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 36. orr.
Sostenaren tirantea hartu, teinkatu eta mahai gainean jarriz, haren gainetik lurruna zerion plantxa astunaren pisua pasatzea oso gogoko nuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 23. orr.
Bero handiegia egiten du, orain plantxan hasteko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.
Larunbatero, goizean goiz jaiki, gosaldu eta aste osoko plantxa egiten nuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 23. orr.
Plantxa egiten ikustea festa zen Manuren begientzat. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 55. orr.