Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

planto 1 iz egoera berean dauden edo lan egiten duten pertsonen protesta-geldialdia. ik plante.

Horietako bat Jamaikako indiarren plantoa izan zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 55. orr.

Antzerakoxe planto batekin eten nituen harmonia ikasketak ere: baina, hori bai, lan pare bat aurkeztu norgehiagokan eta, lehen saria irabaztean, banekien harmonia-lanetan ongi nenbilena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 22. orr.

Egun bateko plantoa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Planto modukoa behar omen zuen modulu bakoitzeko ekimenak, eta ziegara igotzeko orduarekin batera patioko zoru grisean ipurmasailak paratu eta txapadunek eraman gintzaten bultzatuko.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 153. orr.

Lehen zigorrak jaso dituzte plantoa egiteagatik.  Berria - Harian   2005-01-05

Huelvako Estudiantes taldeak bere jokalari guztiak botako ditu, Superligako azken jardunaldian Bartzelonaren aurka egin zuten plantoagatik, eta Kopari uko egin dio.  Berria - Kirola   2006-04-20

«Hauteskunde plantoa» proposatu die Aralarrek alderdi abertzaleei.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

2 adlag geldirik.

Eta hori ere erdibidean planto gelditzen dela dirudi, bigarren jira 13tik 24rakoa ez baitu aipatu ere egiten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 308. orr.

Ikusten dudanean, gogoa etortzen zait planto esateko, ez dut jokatzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 35. orr.

Otorduari planto!  Berria - Kirola   2004-06-01

Herenegun eginiko plantoaren eta atzo iragarritako txandakako itxialdiaren bidez, «borroka dinamika iraunkorrari» hasiera eman diola iragarri zuen atzo EPPK-k.  Berria - Harian   2005-01-05

3 planto egin adkor gelditu, aurrera ez egin.

Nik aurreneko hartualdian sentituko dudanaz baino ez dut pentsatu nahi, zioen, gauzak hobeto ikusten direla; hortik aurrera planto egingo dut, hor gelditu, urak darabilen ohol bat bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 228. orr.

Uztailaren 27an hartu zituzten tertzioek lehenengo herri nagusiak: Beasain eta Oiartzun; azken honetan planto egin behar izan zuten nafarrek, Irun eta Donostiako erresistentziak gogor eutsi baitzien.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 24. orr.

Halako batean planto egin beharra zagon, tinko eutsi behar zaion, eta ez dinagu atzera egin behar ezta zentimetro bakar bat ere.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 230. orr.

Orduantxe egin behar nukeen planto.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 305. orr.

4 protesta-geldialdia egin.

Klubak euren fitxa ordaintzen ez zielako egin zuten planto Estudianteseko jokalariek.  Berria - Kirola   2006-04-20

Atzo eguerdian atera ziguten txitxarro erdi zapatu erdi maskalak gaina hartu zion gure pazientziari, eta planto egin genuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 265. orr.

Euskaltegi homologatuek planto egin diote Eusko Jaurlaritzari.  Berria - Harian   2005-06-09

Gerora begira autogintza enpresen «xantaiaren aurrean» planto egiteko unea dela uste du Martinek, eta erronka bota die.  Berria - Ekonomia   2006-04-23

Alderdien Legeak dakarren demokrazia eza salatzeko, hauteskunde kanpainako egun batean planto egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Lehen taldeko jokalaririk ez zen agertu hitzordura, planto egin zioten klubeko zuzendaritzaren gonbidapenari.  Berria - Kirola   2004-06-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

planto egin (17); planto egin genuen (3); planto egingo (3); planto egitea (5); planto egiteko (4)

plantoa egin (4); plantoa egitea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus