Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

planteatu, plantea, planteatzen du ad arazo, eragozpen edo kideko bat azaldu edo gogoan hartu, hartaz mintzatzeko edo hari aterabide bat aurkitzeko.

Planteatu bakarrik egingo ditut, adibide antzera.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 23. orr.

Nik, artean, gai hori ez nuen planteatu ere egin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 39. orr.

Hirugarren elkarrizketan [...] lehenengo aldiz planteatzen du gaitzaren arazoa, gaztetandik hainbat buruhauste eragin zizkiona.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Beste arazo batzuk planteatuko ziren logika eta epistemologiaren aldetik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 67. orr.

Arazo hori argitu baino lehen beste bi planteatuko ditugu: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.

Eztabaida honen azpian problematika sakonago bat dago, Platonek jada bere Gorgias elkarrizketan planteatu zuena: nola itzuri errealitatearen esklabotasunari jendetzaren tiranian erori gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 254. orr.

Hiru aukera planteatu dira azkenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 295. orr.

Errepublikanoak beren ekuazioak honela hasten dira planteatzen: "Demagun n=gizon zuria".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 58. orr.

Izan ere, Leibnizek logika kalkulu gisa planteatzen du eta, horretarako, bi pauso eman behar direla aldarrikatzen du: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Maimonen askotariko irakurketak planteatu ahal izate hutsa interesgarria da oso.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.

Oso modu serioan planteatu beharko genuke hartu behar lituzkeen neurriak hartzen ez dituen Gobernu batekiko elkarlana.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 123. orr.

Dirua eskastean atraku bat planteatuko zuten eta iraunen horrela harrapatuak izan arte.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 43. orr.

Garapen iraunkorrak planteatzen du giza jarduerak ez gainditzea inguruneak duen karga ahalmena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.

Beharbada ez gara gure bizimoduan aldaketa sakonak planteatzen ausartuko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 69. orr.

Hori baino misterio handiagoa planteatzen du garunak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 215. orr.

Edozertarako prest nengoen, baita umeak izatearena planteatzeko ere.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus