Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

planteamendu (orobat planteamentu g.er. eta planteiamendu g.er.) iz planteatzea.

Ondorioz, hainbat planteamendu izan dezakegu zientziaren ontologiaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

Arazoaren planteamendua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 420. orr.

Problema hor dago, beraz, eta problemaren planteamendu egokia asmatzea izango da kontua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 128. orr.

Borrokaren planteamenduan bertan, bi taldeen arteko ezberdintasunak agerian gelditzen dira.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 73. orr.

Planteamendua razionalki egin eta razionalki eztabaidatu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 54. orr.

Doktrina marxista erabat kritikoa da sistema kapitalistaren planteamendu eta emaitzekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.

Platonen zein Aristotelesen planteamenduetan, etika eta politika banatu ezinezkoak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 220. orr.

Haurraren egitura kognitiboa aztertzeko [...] ikuspegi berri honek hautsi egin zuen Aristotelesengandik jasotakoaren ohiko planteamendu klasikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 324. orr.

Zenbateraino den komenigarri supraunitateak osatzea edota Estatu barruan planteamendu autonomistak onartzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 98. orr.

Esan dudan kezka edo planteamendu ideologiko horretan ere kontzeptu zentrala, irudi konkretu eta erreferentzia zentrala, Pasaia izango da, bere bizitetxearekin eta jendeekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 20. orr.

Egitura bera ere ez baita ohikoa, hau da, hiru zati nagusiz -planteamendua, korapiloa, askaera- osatua.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus