Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

planta1 (orobat plantta g,er.) 1 iz adkor itxura.

Zuk filosofo izan behar zenuen, edo historialari, arte horietarako behar den talentua eta planta badauzkazu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Zuen pentsaerarekin interesatuta ematen du, baina plantak besterik ez dira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 22. orr.

Kokarekin ere horrela ibili zen, ez, ez, ez zait gustatzen, baina gero plantak utzi eta sudurra bazuela erakutsi zigun.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 149. orr.

Gezurretan aritzen zen, gainera; gizon arriskutsuaren planta hartzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 98. orr.

Nire planta ikusita, barre egiten zuen Asierrek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 38. orr.

Klara zurrungaka zetzan ohe gainean, utzi nuen planta berean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.

Labana hartzeak ere beldurra ematen diola esango nuke, hori planta!  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 203. orr.

2 (izenondoekin)

Neurtzen ari delakoa itxura baizik ez da, planta hutsa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 78. orr.

Ez ote zen den-dena planta huts izango?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 180. orr.

Planta txarra daukazu, urperatze batetik salbatutako bakarra dirudizu.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.

Espantuka lotu zen nire planta eskasa ikustean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.

Ileak astindu zituen, burua lehorturik planta hobea hartuko zuelakoan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 244. orr.

Potzoloren planta baldar eta harroputza etorri zitzaidan gogora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Egundo ez dut ikusi planta ederragoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 191. orr.

Erreka tzar baterat eroria eta handik planta hitsean ateraia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.

Hain zinen gazte, hain eder, hain planta oneko eta dotore.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.

Feliperen itxura planta onekoa iruditu zaio kamerari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.

Itxuraz, planta ederreko beltzaran interesante horietako bat zen, bere ile goizegi urdindu eta guzti.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 37. orr.

Gaztea da, planta dotorekoa, jakintsua oso.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 186. orr.

Itsasoz beste aldeko gazte planta onekoak eta ederrak erosten zituztela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3910. orr.

Sexu-marketing hutsa! zine pornoan ikasitako planta ustelak gehienez ere!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizona ez omen du egiten bi kanak... baina bai gizon-planta ederra, horregatik!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 84. orr.

Enperadore Horiak zenbat eta gehiago zaldiari begiratu orduan eta zaldi planta txikiagoa aurkitzen zion eta pintatzaileak burla egin nahi izan ziolakoan, legezko berrogei zigorrada emateko agindu zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 208. orr.

Anarteraino agertutako jendetasunari eutsi eta pasatzera utzi zidan ostatuko atea ireki zuelarik, baina lagun plantak uhertuak zitzaizkion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Orduko serio-planta berbera ageri zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.

Hortik Hermannen gogor planta, arretan arrena zela frogatu beharra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 110. orr.

Haserre plantak erabat utzi gabe, jarrera profesionalagoa hartu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Kokotsean ebakiondo bat zuen, eta nazi-planta.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.

4 planta egin (47 agerraldi, 17 liburu eta 9 artikulutan) plantak egin.

Baina biek planta egin behar zuten pixa egitera joanak zirela hara, polizien salaketa saihestearren.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.

Harreman baten aurrean gizon gogorraren planta egin nahi nuke, eta ez gizon dardaratiarena, telefonoari so dagoenarena.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 67. orr.

Augustek eta Augustinek hari bizkarra emateko planta egiten zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.

Silva jauna, uste dut hemen oker bat dagoela, eta berak begiratzen duelako planta egin eta baietz esango du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 68. orr.

Segur dagoenaren planta egiten du gainera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 243. orr.

Dena planta egite hutsa da, Xabierrek ez daki zer esan behar diodan ere.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 157. orr.

5 plantak egin (198 agerraldi, 73 liburu eta 7 artikulutan)

Jendea plantak egiten hasten da, behin baino gehiagotan ikusi dut.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 128. orr.

-Baaai -erantzun zion Malfoyk, adoretsuaren plantak eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 103. orr.

-Eta zergatik egin zituen hildakoaren plantak? -esan zuen amorruz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 295. orr.

Florenek ohea harrotu du eta bertan etzan da, esnatu berriaren plantak eginez.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 20. orr.

Neskaren besoari eutsiz beti ere, erne eta adi dagoenaren plantak eginez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 114. orr.

Plantak egiten hasi nintzen kontsulta-liburuek eta koadernoek enbarazu egiten zidatela, idazluma ahoan jarri eta harengana hurbildu nintzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 70. orr.

Bolada hartan, gogoan dut, garagardoa gogoko nuelako plantak egiten nituen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 90. orr.

-Zaude isilik, Oliver, lotsarazi egiten gaituzu-eta -esan zioten batera Fred eta George Weasleyk, gorritzen ari zirelako plantak eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 119. orr.

Egunkaria irakurtzeko plantak egiten ari zen Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 31. orr.

Ez ulertzeko plantak egin zituen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 341. orr.

Nire poema batzuk irakurtzen ari zela, urduritasun-plantak egiten hasi eta kendu egin nion koadernoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 69. orr.

Sorbaldak harrotu zituen, ez-ulertu plantak eginez bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus