Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plano (orobat planu g.er.) 1 iz lerro zuzen bat zernahi kokagunetan egon daitekeen azalera.

Planoan, bi punturen arteko distantziarik laburrena da zuzena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 398. orr.

Plano batean, emandako zuzen batetik kanpo dagoen puntu batetik zuzen horren paralelo bat pasatzen da, eta bat bakarra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 169. orr.

Puntu batetik plano batera egindako proiekzio bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.

Plano bereko bi zuzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.

Elkar ukitzen ez zuten plano eta lerro paraleloak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 49. orr.

Plano baten eta kono baten elkartzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 171. orr.

Gorputz solido oro plano kopuru infinitu baten gainezarpenez osaturik dagoela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 68. orr.

Lerroa puntu kopuru infinitu batez osatua da; planoa lerro kopuru infinitu batez; bolumena plano kopuru infinitu batez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.

Galileok berak aukeratutako pisua zuten bolak plano inklinatutik eraitsi zituenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Era horretan, plano makurtu baten antzeko zerbait zeukan hesira iristeko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 172. orr.

Ikuspen-ardatzaren paralelo (proiekzio-planoaren perpendikular) diren lerroek puntu baterantz [...] elkarretaratuz doan lerro-familia bat osatzen dutela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.

2 eremu, hiri, etxe edo kidekoen irudikapen grafikoa, eskalan egina.

Joan ziren, bada, gizon haiek, lurraldea zeharkatu eta marraztu zuten planoa, hirien arabera lurraldea zazpi zatitan banatuz.  Elizen arteko biblia   Jos 18,9

-Planoaren puntu honetatik abiatu behar zenuke, Agerstown hemen nonbait dago eta -proposatu zidan jarraian-.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 127. orr.

Ontzitegiaren planoak erakutsi zizkigun, non utzi beharko genituen 10.000 panfletoak barruan geneuzkan kideek jaso zitzaten, eta Bilbon izango genuen gordelekuaren helbidea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 398. orr.

Presondegiko planoa zen; nahiko zehatza.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 84. orr.

Ez baitio utziko labirintoaren plano bat amesteari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 21. orr.

Gelen eta lorategiaren plano bat egin zuen, eta atseden hartzen geratu zen une batez, eskaileran eserita.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Mont-Doreko plano bat begiratzen ari naiz Michelin gidan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.

Davidek bere seme Salomoni tenplua eraikitzeko planoa eman zion: ataria eta itun-kutxaren gela, biltegiak, goiko eta barneko gelak nola egin adieraziz.  Elizen arteko biblia   1 Kro 28,11

Planorik gabe eraikin bat altxatzea ez da samurra; eraiki ahala planoak egitea are zailagoa da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 109. orr.

1847ko data duen plano bat ikusia dut eta bertan ez zen ageri ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 85. orr.

Genetikak organismoen planoa aztertzen du; leinu germinalak transmitituriko gene sorta batek dauka bere baitan plano hori, eta haren arabera definitzen da geroko organismoaren arkitektura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.

3 (izenondoekin)

Gudariek Goikoetxea bere garaian atxilotu eta garbitu izan balute, traidore hark ez zizkiean frankistei Bilboko defentsaren plano sekretuak emango.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 104. orr.

Karta eta plano inter-aktiboak egiten ditu, hala nola karta batetan puntu argituek erakusten dute beribil bat nondik nora dabilen.  Herria   2004-01-22

4 (hitz elkartuetan)

Aldameneko bi gizonak hizketan ari ziren bizi-bizi, arreta mahai gainean zabalduta zeukaten eraikin-plano batean jarrita.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 154. orr.

Espazioa eta argia kontsideratu behar omen zituen eta distribuzio-planoak marraztu, mobiliarioa egokitu ahal izateko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 173. orr.

5 zerbaiti begiratzen zaion alderdi edo ikuspuntua.

Bizitza eta heriotza batera zihoazen, plano banatan, eta, azken unera arte, bizitzak bizitza izaten jarraitzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 94. orr.

«Desilusioari buruz» mintzatzen da funtsean nobela bere bi plano horietan.  Berria - Kultura   2004-10-29

Plano narratiboa trebeki aldatuz, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.

Berak zehaztu ditu, bata bestearen ondoren, zenbait bereizte plano ezberdin diskurtsoaren objektuak horietan azaleratu ahal izateko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.

Lan esperientzia edo egin ditugun trebakuntza ikastaroak bigarren plano batean geratzen dira.  Berria - Ekonomia   2004-12-08

Bestalde, bai ezkerreko ikuspuntutik eta bai plano nazionalean ere, Aralarrek «diskurtso ahula» egin duela dio.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Baina nabarmendu behar da bi plano daudela: argazkietan agertzen garenak da plano bat; baina, bestea da atzean egiten den sukalde lana.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Zeinu plastikoek, beste edozein zeinuk bezala, beren adierazpen-planoa eta beren eduki-planoa izan behar dute, eta denotaziozko eta konnotaziozko adieraziak bideratu behar dituzte.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

-Planoen gainezartzea: gai bat garatzen ari denean, bertsolariak nahi bezala egin ahal izango du jauzi testuan sortzen ari den fikziozko planotik lanean ari den egiazko esparruaren planora.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 207. orr.

6 koadratze eta ikuspuntu jakin batzuetatik hartzen den irudia.

Minutuak eta minutuak igarotzen dira eta kamera geldirik dago plano berean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.

Film bateko plano batean gauza batek beste bat estaltzen badigu, guk geuk ezin dugu ezkutuan dagoen gauza ikusi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

Une horretan kamarak bion lehenbiziko plano bat hartuko du.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 177. orr.

Telebista kamerak, irudien azken atzera-aurrera baten ondoren, ontzat eman du planoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 230. orr.

7 (izenondo eta izenlagunekin)

Oheko panoramari begiratu eta argazkiak egiten hasten da, plano desberdinak bilatuz, handik eta hemendik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 195. orr.

Lehenbiziko orrialderako, berriz, atso hilaren plano erdi bat hautatua genuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Oreka hori, zenbaitetan gertuko plano batean azaldu ez badaiteke ere, plano orokor batetik hartuta erabat ulergarria dela deritzot.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 132. orr.

Argazki honek, plano orokorrean egina den arren, presondegiko teilatua hartzen du goialdeko ertzean, ez du zerurik ageri.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 171. orr.

Gerritik gorakoak, plano laburrean, eta koloretan eginak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 56. orr.

Plano motzean eta mugiturik Nerea, eta atzeko planoan, hamaka batean etzanda, Sebas, zigarroa erretzen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 102. orr.

Plano motzak gorputz osoko plano bihurtuz, gona gorria jantzi zion Nereari.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 105. orr.

Gorputz erdiko plano amerikanoa den argazkia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.

Zergatik utzi behar dugu beti sentitzen duguna hurrengorako edo bigarren planoan?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 402. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahitaez jakin beharra dago plano-aldaketa gertatzen denean, filmatzerakoan denborazko eten bat egin dela nahi duela esan horrek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

Bazinek ere arrazoiz mantendu ahal izan du plano-sekuentziak hainbesteko errealitate-sentipena ematen duela non errealitatearen oso irudikapen modu berezi bat gertatzen baita hartan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.

Kameratik filmagairako distantziaren eta filmagai horren itxurazko tamainaren arteko lotura ere azaltzeko tipologia bat prestatu da, guztiz enpirikoa eta aski arrunta, plano-tamainen eskala deitua. irudiak grabatzerakoan enkoadratzea, plano motak, muntaketa eta trikimailuak erakusten ditu, adibide grafikoekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Enfoke-planoa hurbiltzeko edo urruntzeko zorian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 133. orr.

• 10 izond laua.

Irudi hori planoa ala kurboa den batere garrantziarik ez duen gauza da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Mirail plano birakor bat, orientazino bat edo bertze har zezakeena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 125. orr.

Eremua espazio sakon bat da, baina gainazal plano batean irudikatua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 208. orr.

Hiru dimentsioko espazioa bi dimentsioko espazio baten (gainazal plano baten) gainera proiektatzen da, arau jakin batzuk betez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.

Irudi plano bat baita, irudi zinematografikoa kasu honetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

Bi modutara pertzibitzen dugu aldi berean irudi hori: azalera plano baten zati bat bezala, eta hiru dimentsioko espazioaren zati bat bezala  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 62. orr.

11 (adizlagun gisa)

"Erliebean" ikusten ez dena (igeltsuzko horma oso leun bat, adibidez) plano ikusiko da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Ikusmen normalean, beraz (museo batean bi begiez koadroei, haien aurrean mugitzen ari garela, begiratzen diegunean, adibidez) plano ageri dira irudiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 62. orr.

12 lehen plano

Argazki pertsonalagoak, lehen planoa bilatzen zutenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Argazkia lehen plano bat zen.     «Kuskue tanden», 2004 - 7. orr.

Koadroak, lehen planoan, sutan zegoen or zuri bat erakusten zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.

Jean Epsteinek lasai esan zezakeen "zinemaren muina" zela lehen planoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

Gogoratu, adibidez, Kane-ren ahoaren eta bibotearen lehen plano izugarria, Wellesen filmaren hasieran, "Rosebud" esaten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 267. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus