Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

planifikatu, planifika, planifikatzen 1 du ad egitasmo edo zeregin baten garapena gidatuko duen plana finkatu.

Lurraldea antolatu egiten da, eta garatu, eta planifikatu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.

Dena planifikatuta dago, kasualitateak ez du lekurik.  Berria - Kirola   2006-01-12

Estatua da, esan bezala, ekonomia jarduera erabat planifikatzen duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Suizidio iragarria, planifikatua, homeopatikoa eta patetikoa zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 10. orr.

Paradoxa badirudi ere, bat-batean aritzea oso ongi planifikaturiko ekintza da bertsolariaren kasuan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 80. orr.

Argudiatzeko estrategia bat ere planifikatu beharko duzu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 356. orr.

Historian zehar, ez dira inoiz ere hain ongi planifikatu etsaien hilketa sistematikoak, direla militarrak direla zibilak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 19. orr.

Geroaldia planifikatzeaz.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 24. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ez da prozesu naturala izan, planifikatua baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 229. orr.

Luzaro nagusi izan den ekonomia planifikatua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 14. orr.

Editoreek lasaitasun ekonomiko minimo bat behar dute euskal literaturaren aldeko apustu garbi eta planifikatu bat egingo badute.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 220. orr.

Heriotza dosifikatuak, heriotza planifikatuak (ezbehar planifikatuak!), heriotza estatistikoak, ez dute esku ezagunik abstrakziotik kanpora.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.

Diskoa osatzen duten hamar kantuak iazko urtarrilean hasi eta abenduan burututako «lan jarraitu eta planifikatuaren emaitza» da.  Berria - Kultura   2006-01-25

Suizidio iragarria, planifikatua, homeopatikoa eta patetikoa zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 10. orr.

Lurralde Sustapen Planifikatuko programa sendotzeko asmoa duela iragarri zuen sailburuak.  Berria - Ekonomia   2004-03-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus