Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

planeatu2, planeatu, planeatzen 1 du ad (nor/zer atzizkirik gabe) hegazti bat hegoak mugitu gabe, edo aireontzi bat motorra erabili gabe, airean lerratu.

Kaio bat oso hurbiletik pasa zitzaien, brisa gainean planeatuz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 78. orr.

Ez zegoen hegaztirik aire belztuan planeatzen, izarrak bakarrik zerua iltzatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 349. orr.

Saguzar batek lau lagunen buru gainetik planeatu zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 13. orr.

Antxeta gris bat, atzeko aldetik apur bat azkarrago zetorrena, mantso-mantso iragan zen ababorrera malekoiaren aurretik, mugimendu ñimiñoena ere egin gabe pasarela ondotik planeatuz.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 77. orr.

Hegal hura gure hiriaren gainean zihoan planeatzen, ahal zutenak hari begira gelditzen ziren, harik eta hegala, mugimendu kirrinkari batekin, plazaren beraren gainera jaisten hasi zen arte.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.

Beraien gainean, Harry planeatzen ari zen jokoari gainetik jarraituz, begiak erdi itxita ea snitcharen arrastorik ikusten ote zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 169. orr.

Beharbada, ez zuen buruan pentsamendu bakarra erabili nahi, ez zuen nahi bere burutapenak airean arin planeatzen doan hegaztia izatea, horizonte mugagabe guztiak begien bistan, urdintasun ferekatzaile eta samurraren luze-zabal osoa, sakontasun osoa, poztasun osoa eskuragarri.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 67. orr.

2 irud/hed

Gizakotearen begirada mahai gainean planeatzen hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus