Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plagiatu, plagia, plagiatzen (orobat plajiatu; Euskaltzaindiaren Hiztegian plagiatu agertzen da) du ad plagioa egin.

Plagiatu, denok plagiatzen dugu, ezinbestean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 57. orr.

Beste dramagile bat plagiatu behar izan zuen, William Shakespeare ingeles arerioa, hain zuzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.

Dirudienez, azpiko bizilagunak salaketa jarria zidan, goikoaren nobela plagiatzeagatik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 22. orr.

Kontuak kontu, plagiatzea, zilegi ez ezik, ezinbestekoa da, eta ezinbestekoa dena ezin daiteke delitu izan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 57. orr.

Ikasi dut, adibidez, plagiatu ere, gainerako gauza guztiak bezala, biotara egin litekeela: ondo edo gaizki.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 55. orr.

Kurriloa plagiatuz ikasi genuela gizakiok hizketan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 268. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ondo plagiatzeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus