Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pizzicato iz biolina eta kideko musika-tresnak jotzeko moldea, hariak hatzekin atzimurkatzean datzana.
Biolinari eusten zion eskuetan, eta harien afinazioa aztertzen zuen, hatzekin pizzicato leunak eginez. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 200. orr.
Bozgorailuetan, berriz, poema sinfonikoko biolinaren pizzicatoa, eup eta eup, pasarterik ausartenean, dantza-dei gisa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.
Pizzicato zotina? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.
Pena izan zen bukaerako pizzicato-etan izan ziren zehaztasun faltak. Berria - Kultura 2004-02-18