Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pizzeria iz pizzak saltzen edo egiten diren denda.
Leherketa arratsaldeko lehen orduan izan zen pizzeria eta ileapaindegi baten goikaldeko pisuan. Berria - Mundua 2004-06-10
Gosalondoan eman genuen paseo ez oso luzean, Margaritak 18 hotel, 10 pizzeria eta berrogeiren bat klub zenbatu zituen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 148. orr.
Pizzeriak, orokorki, gustukoak nituen: grazia berezia bazuten. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.