Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piztikeria iz (orobat piztiakeria; Euskaltzaindiaren Hiztegian piztikeria agertzen da) iz adkor piztiari dagokion egintza gaitzesgarria. ik aberekeria.

Horrela, Guadalajarako garaitzaren osteko lehen astea bete ez zela, irratiak Durango piztikeriaz bonbardatua izan dela dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 60. orr.

Egoera hipotetiko horretan ez bailioke inork uko egingo, dio Glaukonek, lapurretan aritzeari, edozein txarkeriatan, piztikeriatan, bere gustu guztien gustuan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 253. orr.

Haiek, gainera, ez zeukaten seme-alabarik hiriko eskoletan, eta mendeku gorria eskatzen zuten, kapitainarekin eta alferezarekin egin zuten piztikeriarengatik, batik bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus