Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abertzaletasunaren piztailea. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 208. orr.
Arrazoimena izan liteke, hiru (arrazoimen absolutua izateko baldintzarekin!) Ilustrazio berriaren piztailea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 168. orr.
Ez dela eta badela, sesioan nahastu dira berriz ere, azkenean zotz egitea erabaki arte, zoriak hauta dezan lehen piztailea. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 89. orr.
Mikatzegia [txakolina], aukeran, eta buruko min piztaile. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 90. orr.
Gizalegezkoa izango da, beraz, ideia-piztaile izan ditudan lagunak aipatzea eta nire esker ona adieraztea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 8. orr.
«Ilusio piztaile» ikusten du proiektua Mendiluzek. Berria - Kultura 2004-09-29
Nor da konspirazio honen su-piztailea? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 206. orr.
Historia dela bazter nahasle, eztabaida piztaile, ez bere baitarik, neutroa baita -izan behar luke segurik- baina gizonek bereganatzen baitute beti eta hola bata bestearen kontra altxatzen direlakotz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 155. orr.
Oroigarri harrizko eta hitzezko horiez gain, ba omen ziren kontatutako gertakizunen oroimen-piztaile ziren hainbat errolda eta heretikoen aurka egindako autoaren agiriak Durangoko elizan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 211. orr.
Protestantak direla gehienetan kalapita piztale. Herria 2002-08-01