Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Su eman zidan, pizgailu metxadun baten punta sutua nire zigarrora hurbilduz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 183. orr.
Bilera batetik irten, autoan eseri, atea itxi, giltzatxoa kontaktuan sartu, irratia sintonizatu, zigarreta pizgailuarekin piztu, eta segidan abioari eman, gasari sakatuz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.
Kendu begien bistatik hautsontziak, pizgailuak eta pospoloak. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Eskua patrikan sartu eta pizgailua atera zuen, belarri parean astindu ondoren pizteko bi edo hiru saio alferrikako egin, eta lurrera botatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 27. orr.
Bizarra mozteko makina bat eta pizgailu bat oparitu dizkiote. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.
Pizgailua atera eta esku dardaratia harenganantz luzatu nuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.
Ferro-zerioa zen, pizgailuen harritxo arruntak eginak diren aleazioa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.
Urrezko pizgailu bat hotelean ahantziz gero, ez baitu bila ibiltzeak merezi. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.
Ehun mila ezpain-zapi paperezko! Zigarroentzako pizgailuak! Praktikoak! Modernoak!, egiten zuten garrasi zutabeen artean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 162. orr.
Lantokian bazela pizgailu-industria isilpeko bat: eskulangile ezezagun batzuek fabrikatzen zituzten, lanak utziriko tarteetan.· Haritzezko aulkiak saltoka bata bestearen atzetik gas-pizgailuaren gainean ezarri ziren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.
Zer zen, benetan, Princeton: adimenaren pizgailu... edo hil aurreko zimeldura madarikatua? Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 10. orr.
Anaitasunak badu hor fede pizgailu. Herria 2003-06-12