Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pizarra iz arbela.
Hemingwayren hartz itxurako irudi handi batek menuaren pizarra dauka atzaparren artean. Berria - Kultura 2004-07-30
Ez pikatxoiarekin harrobian, ezpada arbela mozten, eskolan garai batean erabiltzen ziren pizarra txikiak eta halakoak egiteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 74. orr.
-Baliteke, bazaukanat pizarra kargamentu bat eta... Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 94. orr.