Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pixontzi 1 iz pixa egiteko ontzia. ik txizontzi.

Pixontzian pixa egin behar izan nuenean, ohi baino zarata gehiago egin nuen, ea zurrungak bukatzen ziren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 224. orr.

Marcel Duchamp-ek asmatu zuen gaur egun oraindik ere taberna, bulego eta toki publiko gehienetan gizonek erabiltzen duten pixontzia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 60. orr.

Axenariok badaki ez dagoela pixontzirik ohe azpian.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 27. orr.

Gau-mahaitik basoa hartu eta hustu egin zuen pixontzian.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 105. orr.

Beti ahazten du pixontzia jartzea.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 27. orr.

Pixontzia husteko ere ez nintzen jaikitzeko gauza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 184. orr.

Ongi baitzekiten pixontziak nork husten zituen egunero eta nork ez.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 19. orr.

Eritegiko pixontziak garbitzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.

• 2 izond adkor pixa asko egiten duena.

Lehengusuek hala deitzen zioten iturriari: "Uil pixontzia" edo "Uil mainatia".  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 8. orr.

Edo pixontzia zela, edo mokoloa, edo mukizua.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pixontzia hustu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus