Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Salda pixkatxo hark urdail hutsa garbitu baino gehiago ez baitzion egin. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 52. orr.
Ipurmami bat altxatu zuen eta kuxina mugitu, o!, pixkatxo batez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.
Nik arnasa hartu nuen, eta jarraitzen utzi nion pixkatxo batean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 25. orr.
Hester Prynneren lekuan jartzen zen Nora, beste baten oinazeak imajinaturik bereak ahaztu egingo zituelakoan pixkatxo batez badarik ere. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 125. orr.
Nik arnasa hartu nuen, eta jarraitzen utzi nion pixkatxo batean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 25. orr.
Matematikak kezkatzen nau pixkatxo bat; beste ezerk ez. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 23. orr.
Galdera egin zidanak zigarroa eskaintzeak pixkatxo bat lasaitu ninduen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 107. orr.
Pozgarria da zuen aldetik honelako erantzuna jasotzea eta zuen deiak orpoz orpo ailegatzea gure zentralitara, nahiz eta batzuk pixkatxo bat... nola esan... lekuz kanpo egon. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 18. orr.
Bizkarra pixkatxo bat okerturik, poltsa esku biekin oratuz maldan gora. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 110. orr.
Hitz batean, txiki-txikia eta aldi berean pixkatxo bat handia izatearen zama hartzen duen oro da holandar. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 105. orr.
Horrekin diru pixkatxo bat ateratzen genuen, bizio txikietarako nahikoa. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 37. orr.
Gero agian izango dut aukera pixkatxo bat kontsolatzera joateko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 277. orr.
pixkaren bat (7); pixkatxo batez (3)