Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pixalarri iz pixa egiten gogo larria, pixagura handia.

Gero anabasa etorri zen, eta beldurrak dakarren irri-negar urduria, eta pixalarria.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 140. orr.

Begirale jauna, maskuria lehertzeko zorian dut, pixalarriz bainago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Zenbaitek, pixalarriak jota, geltokiko zoko ilunetan eta eskaileretan egiten zuen, ez baitzen komunik zabalik egoten, "men" ala "women" letreroa zeramaten ateak katez eta kandaduz baitzeuden loturik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus