Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pixagura (12 agerraldi, 8 liburutan; orobat pixagure 5 agerraldi, 2 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian pixagale agertzn da) 1 iz pixa egiteko gogoa. ik pixagale.

Kontuan izan behar da pixagura, adibidez, erabat prozesu biologikoa dela, eta grina sexuala -edo desio sexualaren falta, hobeto esanda-, berriz, kulturak oso baldintzatuta daukala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 173. orr.

Pixagura genuela abisatu eta une batez mendialderantz ezkutatu ginen Silbia eta biok.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 21. orr.

Gero, pixaguraz zegoela esan, eta komunerako bidea hartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 312. orr.

Hartan, pixagura egin baitzitzaidan, zubitik ibai ertzera doazen harmailak jaitsi nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 300. orr.

Pixagura handia sentitzen nuenez, izara eta burusia alboratu eta ohetik irteteko keinua egin nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 52. orr.

Pixagura ere ikaragarria, giltzurrunek hustuketa exigitzen zioten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 150. orr.

Ordurako, pixagurea praketan behera joanda zitzaidan, istil bat sortzeraino.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 71. orr.

2 pixagura izan da ad

Badut beste bat, urdurixkoa [...] beti pixagura dena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 20. orr.

3 pixagurak egon pixagura izan.

Herriko taberna ikusi zuten eta baita hargatik atsegin handia izan ere, biak ala biak pixagurak baitzeuden aspaldian.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus