Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piura 1 iz adkor itxura (txarra). (pertsonena)

-Txukundu zuen piura horiek -abisatu zien Peterrek-; lehenengo inpresioa oso garrantzitsua izaten da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 104. orr.

Maizak ez zuen piura ona: blai-blai eginik zegoen, txit asperturik, egun luzeak eta gau ezatseginak gogait eginik, koplatan ibiltzeko batere gogorik gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 134. orr.

Sukaldariak Hasan piura hartan ikusi zuelarik, nondik zetorren galdegin zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 46. orr.

Ez zitzaion gizonaren piura susmagarria iruditu.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 142. orr.

Sekulako piura daukat, motel.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 80. orr.

Piura ederra orduan izaten nuena.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 24. orr.

Piura barregarri samarra zenuen hortxe, atartean, hain dotore!  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 138. orr.

Haren piura urrikalgarriak hunkiturik [...] neska eztitasunez mintzatzen ahalegindu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 302. orr.

Haren piuratik begirada dut oroitzapenik tinkoena: hotza zen, metalezkoa, so egin hutsez putakumeka ari zaizkizun horietakoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 86. orr.

Beragatik nago piura honekin, gaua begirik itxi gabe igaroa...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 115. orr.

Sorbalda meharrak dituzte eta lotsagabearen piura aurpegi higatuetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 89. orr.

Martiri baten piura du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.

Zuk zeuk ikusi duzu nolako piurak atera diren taberna hartatik, baina, hala ere, handik joan behar zuk!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.

2 pl

Lapur bilakatutako baserritar baten piurak antzeratzea bere ahalmenetatik kanpo zegoen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 48. orr.

3 (gauzena)

Noir bulebarrak ez du paseoan dabiltzanei lausenguka ibiltzen zaizkien kale burgesen piura lotsagabea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Baten oinetakoak direla, bertzearen jertsearen piura, urliaren puroa, edo sandiaren porroa.  Berria - Kultura   2006-02-11

Andre judua nire ezkerrera agertu zen, izuaren piura penagarriaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 122. orr.

Bederatzi urte eta gero, gripeak birusaren piura hartu du.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 114. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Pintatzaileak zaldi flakoxta hezur huts bat, zaldi piurarik bai baina itxurarik ez zuen bat pintatu eta erakutsi zion Enperadore Horiari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 208. orr.

Behartsu piurako enplegatu xumeei.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.

5 (hitz elkartuetan) irud/hed

Barregura ematen niri, horra, gure biaje-piura hark eta gainerako guztiak, barregura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.

6(izenondo gisa)

Hainbeste egun kanpinetan ibili ondoren, irrikaz nentorren nire itxura piura arretaz eta denboraz aztertzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 248. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

halako piura (4); nolako piura (3); piura harekin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus