Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hautsaren azpian gordea dagon pindar batek pitzaraziko du aipatu dugun amets ederra. Herria 2005-12-29
Nehor ez zen nahikoa sorgin izan haren berriz piztarazteko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.
Zer da hoberik, izar berri batzuen pitzarazteko! Herria 2003-09-11
Nork eramango ditu nazioarteko auzitegira AEBak herri soberano bati eraso, gobernu bat bota eta etengabeko gerra zibil bat piztarazteagatik? Berria - Mundua 2004-06-20
Eginahalak eta bi egin nituen, esate baterako, nire eskola-bizitzarekiko jakin-mina pitzarazten haiengan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 55. orr.
Erregeen Erregeak Antiokoren haserrea piztuarazi zuen gaizkile haren kontra. Elizen arteko biblia 2 M 13,4
Nire sinesteak deitzen zaitu, bai; adierazleen bidez, zure Seme gizon eginaren bitartez eta, piztarazi didazun sinesteak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 211. orr.
LAB sindikatuaren ustez ere, asteon gertatutako torturek «alarma» pitzarazi behar lieke Euskal Herriko politikariei. Berria - Euskal Herria 2004-10-09
Eta usain horrek orduko sendimenduak pitzarazten zauzkit ene baitan. Herria 2003-03-17
Hala ernearazitako oroitzapen konkretuek ez omen dute esanahi berezirik; zoriz pitzarazitako segmentu ondoriogabe hutsak baizik ez omen dira. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.
Kanpoko argiak bizi laburreko izarñoak piztarazten zizkion behiala soildurik ezagututako buru gaineko mataza gominaztatuan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.