Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pitxitxi 1 iz futbol denboraldi batean gol gehien sartu duen futbolaria.
Armeroen golegilea eta Bigarren Mailako pitxitxiak ezin izango du jokatu, iragan larunbatean bosgarren txartel hori ikusi ondoren partida bateko zigorra bete beharko baitu. Berria - Kirola 2004-12-21
2
Lotsa ematen zion bietatik zein zen txakurra eta zein katua galdetzeak, askotan ahazten baitzitzaion; baina konturatu ginen nola, katua hartzean, ukimenaren bitartez ezagutzen baitzuen, finko begiratzen zion, eta, gero, lurrean utziz, nola esaten zion: "Tira, pitxitxi, hurrengo batean ezagutuko haut". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 131. orr.