Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pituitario 1 izond guruinez mintzatuz, entzefaloaren oinarrian dagoenari dagokiona.

Garunaren irudian erdiko tumor izugarri bat ageri zen, guruin pituitarioa eta alboko kiasma optikoa eta traktuak desegin eta lobulu frontaletara zabaltzen zena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Bazuen hartan zerikusirik lobulu frontaletako, dientzefaloko eta guruin pituitarioko lesioak, alde bakoitzak bere mailan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Tumorrak lehenbizi guruin pituitarioari erasan zion; horregatik loditu zen eta erori zitzaion ilea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Guruin pituitarioak isurtzen duen melatonina izeneko hormonak zerikusia izan dezake aldaketa horiekin.  Berria - Gaiak   2004-06-11

• 2 iz sudur zuloak estaltzen dituen mintza.

Bere gorputzaren usaina biziagotu egin da, euriak lurra bustitzen duenean bezalaxe, eta Katen pituitarioan gora estimulu elektrikoak bidali ditu burmuinaren azken txokoraino.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 188. orr.

Oraindik geratu behar zaizu material apurtxo bat, bestelako garraztasuna daukan bestelako zaporea, zure pituitario eta papilak lotarazteko balioko dizuna.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 151. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus