Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pittinka 1 adlag adkor apurka. ik pitinka.

Pittinka baina ezinbestean galtzera zihoan herri gisa ikusten zuen Barojak berak ere euskalduna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 77. orr.

Ohituz dihoa pittinka, eta areago entzuten jarri eta soinu bat bereizten du isiltasunean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 58. orr.

Gainera liburu hau lupa bat da garai bateko Obaba monolitiko hura pittinka zatikatzen diguna.  Berria - Kultura   2004-01-02

Alkoholak muga fisiko-psikologikoak apurtu zizkion pittinka.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 70. orr.

Gero fakultatean ere elkarrekin hasi baziren ere, pittinka elkarrengandik aldenduz joan ziren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 159. orr.

Ari ginen pittinka gure tokia hartzen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 96. orr.

2 pitin-pitinka adlag

Irakurleak pittin-pittinka protagonistaren familiaren egoera ezagutzeaz gain, Ixoneren kezkak, sentimenduak, gogoetak ezagutuko ditu.  Berria - Kultura   2004-05-15

Oinetakoak eskuan,... /... txintik gabe kanpora,... /... pittin-pittinka banoa,... /... kanpoan naiz, korri etxera!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 233. orr.

3 pitinka-pitinka adlag

Sekretu hark ematen zion zentzua, pittinka-pittinka luzatuz zihoan behe-apaletako liburu-ilarari. Metodoa pittinka-pittinka zehazten doalako.     «Kuskue tanden», 2004 - 190. orr.

Berak erakusten du, bestalde, nola desegiten diren pittinka-pittinka horrela osatutako irudi handi horiek.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus