Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pitonisa 1 iz antzinako Grezian, emakumezko igarlea, Delfos-ko tenpluan orakuluak ematen zituena.

Apolo Delfoskoak, Pitonisak egindako galderei erantzunez, aitortu zuen Sokrates dela gizon guztien artean jakintsuena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1430. orr.

Erdi-Lacan sentitu naiz lelokeria ulertezin zentzugabe haiek guztiak botatzen zituenean, eta haren jarraitzaileak deszifratzen saiatzen ziren, Nostradamus edo Delfoseko pitonisa deszifratzen diren bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 100. orr.

-Ezin ihes egin norberari aplikatzen zaion teorema bati! -adierazi zuen Léak, tente, pitonisa baten pare.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

2 irud/hed

Madrilgo Txueka auzoan presidente izanen dela iragarri dio pitonisa batek Ratori.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Aldi hartan bertan, emakume pitonisa bat bizi zen itsasoz bestaldean, hainbat gertaera egiazkoak iragarri zituena; eta horregatik beraien hizkuntzan "Egiatia" deitzen zioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1120. orr.

"Horrek ez dio hazten utziko", iragartzen zuten Montmartreko pitonisa asmatikoek, Lepic kaleko maldan harekin topo egitean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus