Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Hau pitokeria! Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 72. orr.
Non erosten dituzu trikota egiteko hariak? eta antzeko pitokeriak galdetu nizkion nik, isilik ez geratze aldera. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 82. orr.
Horrelako pitokerietan oraindik sinesten duzue? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 241. orr.
-Fronte batuaren kontu hori guztia pitokeria bat duk -iritzi zuen gizon txikiak. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 38. orr.
Neskekin kalean gora eta behera paseatzeari ez genion jada erabateko pitokeria irizten. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 28. orr.
-Ez erran pitokeriarik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.
Erraz esaten dira pitokeria horiek mahaira lasai-lasai eserita! Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 60. orr.
Pixka batez jasan nuen pitokeria sorta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.