Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sugeak arraza garbia dira, ez dute lumarik ez zorririk eta ez dabiltza hauts artean aztarrika; gainera, pitoi bat oilo bat baino aise handiagoa da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.
Dudleyk eta Piersek kobratzar pozoitsuak eta gizakiak estutzen dituzten pitoi sendoak ikusi nahi zituzten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.
Pitoiak gartxuak dira, hilean birritan jaten dute eta batekoz beste: ariketa gutxi egiten dutenean bereziki. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.
Adar bat ikusi zuen, pitoi sugea bezain sendoa, jo eta autoa txikitzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.
Nor uste nuen nintzela, beren aurrean horrela aurkezteko, alegia deus ez, pitoi-iraizkinak eskatuz? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.
Jakina, larruz eta txintxetaz jantzita lepo inuguruan pitoi sugea duen jende gehiago dago hemen Tafallan egongo litzatekeena baino. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 175. orr.
Adar bat ikusi zuen, pitoi sugea bezain sendoa, jo eta autoa txikitzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.
Sayal Lallubhai, l2 urteko neskatilak hiru metroko piton sugea ikusi zuen, bere lagun ttipiaren zangoan kiribildua. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 162. orr.
· Zazpi urteko neskatila batek 8 zentimetro luze zen piton-sugekumea irentsi zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 162. orr.