Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazterrik bazter zoaztelarik, badoa eguzkia ere pitinka, mendebaldera buruz. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 56. orr.
Aldizkako oreken teoriaren arabera, makroeboluzioaren mailan eboluzioak ez du pitinka aurrera egin organismoak hautespen naturalaren bidez euren ingurunetara moldatu heinean, alderantziz baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.
Ezagutzaren nozioa garrantzia galtzen joan da pitinka eta, horren ordez, justifikazioarenak hartu du garrantzia epistemologia tradizionalean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.
Inurrien kontrako hautsak hartu eta goizeko kafesnean pitinka zerbitzatu. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 38. orr.
Luze barik nire ospea zabaldu egin zan hurian, eta horregaz batera nire cachet-a igon be bai, eta holan pitinka-pitinka duintasunez bizi izateko beste money irabazten hasi nintzan tronpetari esker. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 49. orr.
Bere janzteko eran aldaketak egiten hasi zen, pitinka-pitinka: prakak janztzeari utzi zion, gonak gero eta luzeagoak bihurtuz joan ziren, [...]. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 100. orr.
Deus guti erraten ahal nion, baina harro nintzen tokiko hizkuntza pitinka-pitinka ikasten ari nintzela ikusita. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 43. orr.