Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pitar iz lehen hartzidura edo irakinaldiko hondakinez eginiko sagardoa.
Hantxe, izeba-osaben etxean, ikasi nuen nik, kategoriko sagardoa eta halamoduko pitarra ez zirela gauza bera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.
Hori Amabiko ostatuan urteko pitarra probatzen gelditu duk Tomasekin-eta! Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 73. orr.
Aranon, Leontxonbordan, egunero pitarra edanez pasa nituen bi uda osoak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.
Auzoan Artantxun, Benaibordan, txarro xahar xuriprintzatu haietatik edandako pitar gaxigarratxak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.