Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pitagoriko 1 izond Pitagorasena; Pitagorasen eskolarena. ik pitagoratar.

150 bat urte iraun zuen eskola pitagorikoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 111. orr.

Zahartzaroan, berriz, bota egin zuten eskola pitagorikotik, "dirua eskuratu zuelako geometria erakusteagatik".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.

Testu pitagoriko peto-petoa zen, dudarik gabe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 125. orr.

Nik ez nuen ulertzen aritmetika, ez nintzen gauza taula pitagorikoa ikasteko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.

220 eta 284 dituk panteoi pitagorikoko bi zenbaki adiskide ospetsuenak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 98. orr.

Bosta da lehen bakoitiaren eta lehen bikoitiaren batuketa pitagorikoaren emaitza.  Berria - Kultura   2004-04-14

Lau gara, quadrivium pitagorikoa bezalaxe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 58. orr.

2 iz Pitagorasen eskolako kidea.

Pitagorikoentzat, unibertso osora hedatzen zen harmonia; zeruen ordena bera eskala musikal batez adierazita zegoen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.

Beren erkidegoari arrotz zitzaion inoren eskuetan eror ez zi tezen beren sekretuak, ahalik gutxiena idatzi, eta ahotik belarrira irakasten zitean beren jakintza pitagorikoek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.

Zeri esker egin zuten pitagorikoek aurkikuntza hori?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 109. orr.

Ez zen, ordea, pitagoriko zintzo gisa jokatzeko gauza izan, pitagoriko zintzoa inoiz ez baita altxatzen bezperako gertaera guztiak oroimenera ekarri arte.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 387. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus