Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrantzarako pita, amu, kanabera luzagarri eta bestelakoak autoaren atzealdean sartu eta irratia piztu dut, malekoira bidean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 184. orr.
Batzuetan arrantzan aritzen ziren, pita amuarekin luzatu eta han egoten ziren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 68. orr.
Ez ezazu pita jaso kortxoa hiru aldiz hondoratu artean. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.
Laurak kanaberako pita txirrikara bildu eta amuaren ordez pitari lotuta utzi dudan eraztuna topatzeko beharko duen denbora kalkulatzen saiatzen naiz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 185. orr.
Zarbo ergelak segituan hurbiltzen dira eta Axenariok bat ateratzen du pitaren botaldi bakoitzeko. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.