Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hoteleko piszinan treneko lehenengo idazlea ikusi nuen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 18. orr.
Horrez gainera, hartxintxarrez jositako kamino estu bat eta piszina bat, hutsik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 110. orr.
Urte bat orai Donibane Lohizuneko mainutegi edo pizina berria idekia dela. Herria 2004-09-16
Piszina publikoetara sartu nintzen orduan. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 32. orr.
Bizitza errealeko irudiak ageri dira: hare eta belar zelaietan futbolean ari diren lagun taldeak; mendian egunpasa egiten ari diren familiak; etxeko atarian, edo piszinan, eguzkia hartzen ari diren emakumeak; beharrean ari diren langileak. Berria - Kultura 2004-01-25
Piszinako bainualdi ostean, Lucy sofan etzanda zegoen saloian, musika entzuten eta irakurtzen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 267. orr.
Telebistan azaldu nahi dugu, baina bertsotan, ez platoko piszina batean globoak lehertuz, ez mister lehiaketa batean epaile lanetan, ez txiste kontari... Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 165. orr.
Oihal bat bakarrik zuen soinean, iduri zuen pizinatik ateratzen zela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 220. orr.
Harik eta esku errukitsu batek piszinara bultzatu zuen arte. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 175. orr.
Piszina baten hil nahi nuke nik / eskuan gintonik kopa. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 40. orr.
Ni zutik lasai, beso zabalik / piszina-hormaren kontra. Aitor Arana «Onan», 2000 - 47. orr.
Bulegora iritsi nahi du, ordenagailu aurrean jesarri eta argi-piszinan murgildu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 143. orr.
donibane lohizuneko pizina (3); pizina edo mainutegi (4); pizina edo mainutegia (4)