Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pisutu, pisu(tu), pisutzen (orobat pizutu g.er.) 1 da du ad pisuago bihurtu.
Beti gibelkari izana den Ingalaterraren gibel-karga hura bai oraino pisutzerat arizan dira. Herria 2004-06-24
Azken igoera honek zangoak pisutu dizkit eta gogotik etzan eta luzatu naiz, segidan, aterpeko ohe goxoan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 216. orr.
Gorputzean sartu beroak eta akidurak nagikeria hastial batean pisutu eta malindu naute. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Barne-bideetan urrats batzu pasatu ziren, zenbait lehiatuak, zenbait loak pizutuak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 184. orr.