Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pisupe iz pisuaren azpia. (-n, -ra eta -tik atzizkiekin)

Anneren testuan ez da "beroarena kentzeko" astirik izan; gertaeren pisupean, sentimenduaren beroan idatzita dago hizki bakoitza.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

Hainbat gauzaz pentsatzeko astia izan nuen erabateko isiltasun haren pisupean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.

Lehen aberastasunean bizitzen ezagutu zuten herritarrei berei limosna eskatzen zien eta barauez akituriko gorputz ahula harrien pisupera makurtzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 749. orr.

Horrela lasai geratu ahal izateko, sekretuaren pisupetik libre.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 366. orr.

Bere altzora zoritxartutako gaixoak arrantzatu nahi zituen Heriok, urandituen pisupean oihalaren josturak betiko itxiz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus