Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pisukide izond/iz pisu berean bizi dena.

Denboraldi honetan, askatuz joan zaio korapiloa, hasierako esan ezin hartatik, eta nik ez nekizkien gauza asko azaldu dizkit, pisukoez eta pisukideez.     «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.

Nire etxean gera zaitezke, pisukidea kanpoan dago.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 7. orr.

Agian Gabin mugiarazi zutenak gaizki interpretaturiko hitz batzuk ziren, pisukideei erdizka entzunak.     «Kuskue tanden», 2004 - 232. orr.

"Ez al dizu senargaiak deitu?", bota zidan pisukideetako batek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 47. orr.

Hau al da Pauline, lehengusina eta pisukidea, gaitzetsiko ote duen Melaniek horrenbesteko beldurra diona?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 36. orr.

Amonarekin eta Karlos pisukidearekin.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 71. orr.

Brooke, bere pisukide Kath, haien lagun bat eta lauok.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 40. orr.

-Anek esan dit zure pisukidea oso irakurzalea dela, ehunka liburu dituela etxean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 136. orr.

Inori ez zaio buruan sartzen Oñatin bizi den estatubatuarra etorkina denik, nahiz eta haren pisukide perutarra beti izango den etorkin guretzat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

-Oso pisukide parrandazaleak dauzkadalako.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus