Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pisu2 (orobat piso g.er. eta pixu g.er.) 1 iz etxebizitza.

Hogeita Bigarren Etorbidean pisu bat hartuko dut alokairuan, lankide batekin batera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 237. orr.

Lagun batzuekin bizi naiz alokatutako pisu baten.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 71. orr.

Tailerrean bazen baina ez zen nahikoa, soinuarekin laguntza ederra izan genuen pisoa pagatzeko.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 48. orr.

Alokatzeko pisuak eskaintzen dituen etxe batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Untzaga plaza ondoan apopillo zegoen piso batean ematen zidan klasea.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 22. orr.

Neskak pisu bat partekatzen zuen Ruby izeneko ezagun batekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 43. orr.

Kontua da Edurnerekin pisua osatuta geratu zela.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 36. orr.

Pisu berean bizi izan ziren hiru urtez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 86. orr.

Uda hasierako egun baten alde egin nuen pisutik inori agur esan barik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 111. orr.

Urtebete daramazu Sestaoko pisu batean gordeta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.

Alde egin aurretik, gela ez ezik, pisu osoa arakatu du poliziak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Agindu dutenez, horrekin kaleko eta pisuetako prostituzioa desagertuko litzateke.  Berria - Harian   2005-12-10

Goiko hiru solairuetan pisu garestiak ziren egitekoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 328. orr.

Hiru lagun bizi ginen Gorbeia kaleko pisu bitxi hartan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 13. orr.

Pisu koxkor batean bizi zen, katedraletik oso gertu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 37. orr.

Ez nuen pisu konpartitu batera itzuli nahi, ikasle garaian bezala.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 65. orr.

"Pisu frankoa", esan zuen.     «Kuskue tanden», 2004 - 166. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Joera horrekin, ez Ibarretxe planik, ez pisu aldaketarik, ez bidaiarik, eta ez ezer!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 131. orr.

Hala diote behintzat auto eta pisu saltzaileek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 86. orr.

Morse andrearen aurretik iragan ziren erreskadan, eta mantso-mantso, pisu-zuloan sartuta eta etzanda alferrik galdu zituen egun geldoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zorionez, segurtasun-pisua ez zegoen hain urrun, eta hara abiatu nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 124. orr.

Amaren etxetik kanpo, ikasle pisu batean egiten ikasi zuen lehen platera, nolabait ere bere independentziaren sinbolotzat zeukana.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 28. orr.

Penagarri zegoen dena, estudiante pisu asko bezala bestalde.     «Kuskue tanden», 2004 - 223. orr.

4 solairua, estaia.

Berrogeita laugarren pisutik erori eta lurraren kontra jo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 475. orr.

Goiko pisuan, bere lantegian behintzat, nagusia egoten da beti.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 150. orr.

Lehenengo pisuan, "principal"ean, letrero hau atean: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 168. orr.

Eraikina harri grisa zen, goizeko eguzkitan jadanik, lau pisu zituen eta oso luzea zen, izango zituen ehunen bat metro, eta leihoak lerroz lerro, eta eliza gotiko bat oso dotorea alde batean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 125. orr.

Pisu biko etxea zeukan ezkerraldean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 25. orr.

Neskatoa bosgarren pisu batean bizi zen eta, uste nuenez, bakarrik gainera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 45. orr.

Lasterka lau pisu igo zituen, ugerrez betetako eskaileretan gora.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.

Galerietako batean sartuko zarete, galeriak hiru estai izanen ditu, pisu bakoitzean zelda ilarak alde bietan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 183. orr.

5 irud/hed

Bi pisuko autobus gorri batean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 28. orr.

Nik neure burua ezin barregarriago ikusi dut autobusaren bigarren pisu sabaigabean, eguzki galdatan gindoazela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 25. orr.

Bi pisu ditu, 555 pertsona garraiatzeko ahalmena du bere bertsio estandarrean eta, aurreikuspenen arabera, lehen hegazkinak 2005. urtearen lehen hiruhilekoan prest egongo dira.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus