Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pistolero 1 iz pistola erabiltzen duen gaizkilea. ik pistolari.
Herrira heldu zen pistoleroak aita akabatu zuen, eta su eman zion eskolari. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 86. orr.
Benetako galtzaileak, bankuaren zuzendari diruzalea, jokalari zorgilea, pistolero profesionala izango ziren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 320. orr.
Noizbait, pistoleroa topatu zuen, putazain Virginia Cityn. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 86. orr.
Zain bat lehertuko ahal zaik, pistolero madarikatua! -erantzun dio Patxik, eta eszenariotik salto eginik Dabiden bila joan da. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 323. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Pistolero talde batek hil zian Donostiako kaleetan harrapatuta Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 211. orr.