Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pistolatzar iz adkor pistola handia.
Kalera irten behar duenean tabardoa itxi eta horra pistolatzarra ezkutaturik baina hantura itzel bihurturik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 55. orr.
Organizazioko kapela gorri-beltza eman nion, eta pistolatzar handi bat, nirearen antzekoa, bere zorro eta guzti. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.
Ohean agondu, eta hantxe ikusi nuen Roman, kalera irteteko jantzita: nik utzitako jaka soinean, kapela gorri-beltza buruan eta pistolatzarra gerrian. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 27. orr.