Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pistoladun izond/iz pistola duena.

Neska pistoladunak berriketarako gogorik gabe jarraitzen zuen eta ez zegoen gure artean gisa hartako komentarioak egiteko girorik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 90. orr.

Beste pistoladuna ikusi zuen, autobuseko geltoki alboan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 217. orr.

-Ez al duzu entzun pistoladun batzuk sartu zirela Ike Goldstein-en dendan eta dena txiki-txiki eginda utzi zutela?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 481. orr.

Pistoladunetako batek lasterka alde egin zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 219. orr.

Eutsi zituen antimilitarismoari, feminismoari eta sozialismoari dagokienez, aldiz, eta pistoladun jeloskorrak gorabehera, badirudi jende zentzudunak aintzat harturiko kausak direla oraindik ere.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus