Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gune hesitu bat ere bazuen, zoragarria, gimnastikarako zelai, pista, igerileku, haurrentzako jostaleku eta guzti. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 147. orr.
Pista baten goialdean zeuden: eskiak ondo paralelo, beren buruak pikoa zirudien maldan behera botatzeko prest. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.
Aragoin, Candanchuko estazioko pistak baliatzen dituzte. Berria - Kirola 2006-03-09
Snowboard-a pistan edo pistatik kanpo egitea zeharo ezberdina da. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
Izotza ari duenean, eta besteak irristaketan dabiltzanean, pista txiki bat antolatzen du berarentzat, aparte, izotzaren ondoan, belarretan. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.
Abiadura patinajea pista laburrean: 1.500 metrokoa (emakumezkoak). Berria - Harian 2006-02-09
Nik udan tenisean jokatzen dudan pistetatik hurbil samar. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 92. orr.
Nadal pistetara bueltatuko da gaur. Berria - Kirola 2006-02-14
Bi milioi euro inguruko inbertsioa du egitasmoak, eta golf zelaia, paint-ball-eko pista, 20x10 neurriko igerilekua, taberna, bi izarreko hotela, jatetxea eta aparkalekua biltzen ditu. Berria - Euskal Herria 2006-04-05
Bidasoa Torrevellaren kontra ariko da gaur, haren pistan, Asobal Ligako 21. jardunaldian. Berria - Kirola 2006-03-18
Posible al da pistan Schumacherren atzetik joanda zerbait ikastea? Berria - Kirola 2004-05-08
Berriz irten eta bi itzulira Ayrton Senna pistatik atera zen. Berria - Kirola 2004-04-30
Conde, dominarik gabe kilometro bateko pistako erlojupekoan. Berria - Kirola 2004-09-19
Mark French, junior mailako Pistako Munduko txapeldun ohi australiarra bi urterako zigortu dute. Berria - Kirola 2004-06-10
Portiko horiek xystos izenez deitzen dira grekoen artean, atletak pista estalietan entrenatzen direlako neguan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.
Munduko Pista Estaliko Txapelketak jokatuko dira gaurtik igandera, Budapesten. Berria - Kirola 2004-03-05
Halterofilia-zirkuituak, judo eta norberaren defentsarako ariketak, pista amerikarra. Berria - Kultura 2004-08-22
Anoeta estadioan zertarako eduki atletismo pistak, atletismo probarik jokatzen ez bada? Berria - Kirola 2004-02-17
Frontoia berdez margotu dute, eskubaloi, futbol eta saskibaloi pistak margotu dituzte, eta saskiak eta ateak jarri dituzte. Berria - Kultura 2006-03-18
Jendeak gozatu zuen izotz-pista librean gustura. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.
Neguan eski pistetan, uda partean modako hondartzetan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 44. orr.
Eski-pistako kolorea ezagun zuen larru-azalean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 88. orr.
Bere alaba da, behiala eskolara, ballet-eko klaseetara, zirkura eta irristatze-pistara eraman ohi zuena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.
Alemanian hamabost pertsona hil ziren urte hasieran patinaje pista baten egurrezko estalkia erori zenean. Berria - Mundua 2006-01-29
Joan eta Miquel atetik sartu eta dantzatzeko pista aldera begiratzen dute. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 38. orr.
Hiru whisky eta bi dantzaldi arin pistaren erdian. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 60. orr.
Llumi garagardoa hartu eta barran utzirik, eta eskutik heldu eta dantzatzeko pistarantz eramaten du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 43. orr.
Pista zeharkatzen dugu, bultzaka, alboka, dantzaririk eroenak saihestuz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 290. orr.
80ko hamarkadako diskoteka batetik ateratako argi-pista batean dantza egiten duten koloretako planetak gara. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 90. orr.
On Camillok zaldiko-maldiko bat, bilintzi-balantza bat, hiru tiro-joko, auto txikientzako pista bat, autotxoke bat, "heriotzaren horma" eta beste hainbat jostaleku gehiago aurkitu zituen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 101. orr.
Talka-autoetako pista abandonatua ikusten zen, sarreratik hurbilen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 112. orr.
Eraikuntzaren gainean, teilatuaren ordez, autoak eta prototipo berriak probatzeko erabiltzen zuten pista handi bat dago. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.
Aeromodelismoko pista. R C Albatros Lagunartea. Errenteria. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 129. orr.
Gipuzkoako aireportuko pista txikiegia da, eta Nafarroakoan behe lainoa da traba nagusia. Berria - Harian 2005-09-04
Aireportuaren pista 300 metro luzatzeko proposamena egin du Gipuzkoako Diputazioak. Berria - Harian 2006-02-28
Aintzira zoragarri baten eta lur hartzeko pista baten ondoan dago, eta landabide zakar batetik baino ez dago iristerik hara. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.
Hegazkinaren gurpilek pista zuria ukitzeari utzi orduko aienatu ziren begien bistatik zoru gaineko argi horiak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.
Zama-hegazkin errusiar galant bat ari da hurbiltzen lur hartzeko asmotan; pista nagusia, konponketetarako itxia baita, azkar ireki beharra dago. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.
Lurreratzeko Pista Handitzearen Aurkako Koordinakundeko arduradun. Berria - Harian 2006-02-28
Lehenengo tartean errepide asfaltatutik ibili gara, gero porlanezko pistatik eta azkenean lurrezko pista lokaztutik. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 64. orr.
Izotzezko pista batetik eraman ninduten ateraino, eta gaueko haizeak astindu ninduen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 193. orr.
Segituan errepidea utzi eta mendiko pista batetik goaz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 461. orr.
Hau parke natural bat da, eta ezin da pistaz josi. Berria - Euskal Herria 2004-09-29
Bargota herria eskuin utzirik, pista ezin patartsuago bat hartzen dut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.
Ez genuela biderako ia urik ere hartu, eta pista bukatu zenean mendi-bide lokaztu batean gora egin genuela... Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.
Etxalde txikia herritik kanpora dago, milia batzuetara, pista lohi eta bihurri baten amaieran. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.
Ezbeharra mendi pista batean gertatu zen, Ertzaintzak argitu ez dituen arrazoiak direla kausa. Berria - Ekonomia 2004-03-21
"Nicolae" hartz errumaniarrak buruz dakizki Arango eta Alta Ribagorçako mendi-pistak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 75. orr.
Trenetik begiratuta pista-bidea ikusten da bidetxidorrean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 12. orr.
Nire kolega honek zortzi pistako grabagailu digital bat eta mahai bat utziko dizkigu gure diskoa izango dena grabatzeko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 216. orr.
Dinosaur Jr eta Sebadoh taldeetan [...] lau pistako grabazio tresnaren maisu izan zen; soinu aldetik eskasa askotan, baina emozioari dagokionez bortitza. Berria - Kultura 2006-04-06
Edozein grabaketa luze editatzen, edizio linealean eta pista anitzetan praktikatu zuten ikasleek. Berria - Euskal Herria 2004-07-23
Musikaz gain pista interaktiboa du konpaktuak. Berria - Kultura 2004-06-04
· irud/hed Nerbio-ehunezko hainbat pistaren bidez lotzen zaio bizkar-muina garunari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.
Saia hadi pista konplikatua ez dela pentsatzen, eta berehala etorriko zaik burura erantzuna. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 140. orr.
"Berotan luze utzi ezkero, bigundu egin liteke" eman genezake lehen pista. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 43. orr.
Ipuina puzzle bat bezala osaturik dago, istorio txikiez osaturiko puzzle bat, batzuetan pistak (loturak) uzten dituzten piezak. Berria - Kultura 2004-03-06
Horrek denak pista bat ematen digu, lurraren eta airearen artean nolako trukaketa bitxia gertatzen den jabetzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 154. orr.
Kantzelarian aldizkaria ateratzen duen kazetariak eman zidan pista bat: [...]. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 84. orr.
Kontua da lagunaren anekdotak pista asko ematen digula gaur hemen bildu gaituen gaiaren inguruan. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 93. orr.
Belauneko jarri ez beste guztiak egin dizkit pista esan niezaion, eta ezinean ikusi badut ere, ez diot hitzik esan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 30. orr.
Hara sartu ahal izateko giltza behar izaten da, eta giltza hori pista baten bidez asmatu behar izaten du berak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 23. orr.
Ez baitzen ergela, eta ahalik eta pista gutxien uzten saiatuko baitzen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 164. orr.
Desiratzen nagok hurrengo pista jasotzeko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 57. orr.
Poliziako ikerlarien arabera istripuzko gertakaria zitekeen, baina ez zuten pista bakar bat baztertzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.
AZF taldearen mehatxuak «serioak» direla berretsi ostean, «islamisten» pista baztertu zuen. Berria - Mundua 2004-03-04
Horregatik, kapituluen eta pisten jokoari ekin diogu berriz Xabik eta biok. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 86. orr.
Asteroko pista-jokoaren sufrimendua falta zaidak, egia esatea nahi baduk. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 119. orr.
Pista joko batean, froga bat gainditzeko puntuei erantzun behar izatea, bertsotan egitea, bideo bat ikustea eta komentatzea... hori da udalekua. Berria - Kultura 2006-04-08
Hemen pista multzoa bide horretan ez galtzeko: [...]. Berria - Kultura 2006-03-04
Jar gaitezen ordea, pista-emailearen ikuspegian. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 43. orr.
Bat zen hildakoa, eta iheslarien pista Mirakruz gainean galdu zuten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 109. orr.
Haren pista Mexikoko erbesteratu errepublikazaleen artean galdu da. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 135. orr.
Uxue duela urte mooordo bat ezagutu nuen; gero pista galdu nion, sasian eperrari pista galtzen zaion bezala, beste urte mordo bat. urteak ziren pista galdua niola, eta auskalo non ibiliko ote zen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 12. orr.
aireportuaren pista (6); aireportuaren pista handitzearen (3); aireportuko pista (6); atletismoko pista (3)
eski pista (4); espainiako pista txapelketa (3); hondarribiko aireportuaren pista (3); hondarribiko aireportuko pista (3)
izotz pista (5); jokatuko den pista (5); lurreratze pista (3); lurreratzeko pista (4)
pista asmatu (4); pista elurtuetan (3); pista erraza (3); pista estalian (19); pista estaliko (81); pista estaliko denboraldia (3); pista estaliko errekorra (3); pista estaliko espainiako (5); pista estaliko europako (3); pista estaliko munduko (28); pista estaliko sasoia (3); pista estaliko txapelketak (3); pista estaliko txapelketan (5); pista estaliko txapelketetan (5); pista handitzea (4); pista handitzearen (9); pista handitzearen aurka (5); pista handitzeko (3); pista laburrean (7); pista laburreko (5); pista nagusia (3)
artalekuko pistan (3); aurkariaren pistan (7); izotz pistan (3); pistan ariko (9); pistan ariko da (6); pistan ikusi (3); pistan irabazi (4); pistan irabaztea (4); pistan jokatuko (4)
irtengo dira pistara (3); pistara atera (8); pistara ateratzeko (7); pistara ateratzeko prest (3); pistara itzuli (3)
pistaren erdian (6); pistaren gainean (4)
pistatik atera (8); pistatik atera zen (5); pistatik irten (5); pistatik irten zen (3); pistatik kanpo (6)
eski pistetan (3)
pistetatik kanpo (11); pistetatik kanpora (3)