Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piru 1 iz ipar hari edo kable bat osatzen duten izpietako bakoitza. ik zuntz.

Giderra eta, hari loturik, pintzelaren piru lodi batzuk, gehienak zentimetro bat baino luzeago ez zirenak, erroraino higatuak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 183. orr.

Nola dezakeen ehuleak piru bakarreko irazkiarekin hari anitzeko bilbea eho?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 179. orr.

Europako bideen mapa: egiazko armiarma sarea, baina erdigunerik ez duena, norbaitek piru bat erien artean hartu ondoan, tiratu balu bezala sare osoa, Puente La Reinaraino gidatuz Europako marra guziak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 48. orr.

2 irud/hed

Berriz eskapatzera utzi dut historiaren pirua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 91. orr.

Biziari emaiten diogula [...] halako jarraipen bat, piru mehe bat, heriotzeak bakarrik, azken finean, mozten duena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 83. orr.

Ziurtasun hori zen ene biziaren piru azkar eta jarraikia, Gabonen berean tinko atxikiz eta ere gero, hogoi urtez, Biarnoko ikastetxean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 101. orr.

Ahurrean kokatua den pilota bezala, denbora, iragan diren gauzen piru biribilkatua, denbora.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Euskaldunei buruzko mila hari piru laxoan uzten ditu Hiru Punttu taldeak, Antton Lukuren Escualdunac lan berrian.  Berria - Kultura   2006-04-21

4 piru batek eraman ezer gutxik eraman.

Oren bat eta hiru laurdenez goiti iraun duen finalerdia izan da hau ortzegunean eta piru batek ereman baitu hunen irabaztea edo galtzea.  Herria   2005-06-09

Amaturren xapelgoak finala laurdenetan ginituen aste huntan, Euskal Ligako xapelgoan eta ezinago piru batek eremanak ditu lau partidetarik hiru.  Herria   2002-12-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus