Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pirrinta iz bolada; zurrusta.
Eguraldia oso hotza zen, airea bezain gardena, eta gelako leihoek gutxi egin zezaketen hotzaren aurrean, zirrikitu guztietatik sartzen baitziren haizearen pirrintak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 68. orr.
Pirrinta bat isuri zion. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 174. orr.
Almadiak aurrera jarraitzen zuen itzalpean, izotzen artean ikusezina; baina batzuetan argi pirrinta handiak ailegatzen ziren haraino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 407. orr.