Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pirpir 1 iz hots motela. ik firfira.

Une hartatik, neure inguruan eta neure gorputz ilunean halako pirpir ikusezin, ukiezin bat sumatu nuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 80. orr.

Ez, hala ere, gudaroste dibergente, paralelo eta azkenik bat eginen pirpira, bestelako higidura helgaitzago, barrenekoago bat baizik, armada horiek nolabait iragartzen zutena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 80. orr.

Motor hotsa erabat galdu denean zuhaitzen hostoen pirpirra itzuli da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 87. orr.

2 pilpira.

Belaunikatuz, bi hatz jarri zizkion lepoan, zainen baten pirpira nabaritzeko asmoz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 133. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus