Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pirotekniko 1 izond pirotekniari dagokiona.
Denek jakingo zuten Simon Azkue ez dela ergela, eta zizareen bizimodua ezagutzeaz gain, gogoak hala agintzen dionean, inork ez bezala dakiela berak antolatzen jaialdi piroteknikoa, triskantza eta dena dardarka jartzerainoko lurrikara. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 112. orr.
2 irud/hed
Euskal bertsioa piroteknikoagoa zitzaiolako (mira zazu nola trufatzen den zutaz), frantsesezkoa baino? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 17. orr.