Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piropo iz konplimendua, lorea.

Venezuela izan liteke munduko leku bakarra haurdun dauden emakumeei ere piropoak, loreak botatzen dizkietena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 14. orr.

Piropo gutxi entzun izan ditut euskaraz, oraindik gutxiago ikusi idatziak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 51. orr.

Zeure borondaterik onenaz piropo polit bat atera bazaizu, eraso sexualtzat hartuko dizute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 191. orr.

Hasi behar dut piropoak esaten eta esateko modua eta jarrera lantzen, genetikaz euskaldunoi eman ez zaiguna ikasteko beste biderik ez baitago.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 32. orr.

Hiriari egindako piropo horiek [...] izan ziren, dudarik gabe, donostiarrek kantu honetan ikusi zituzten elementurik adierazgarrienak,  Askoren artean   «Rataplan» - 90. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus