Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
piromano 1 izond/iz suteak eragiteko zaletasun patologikoak jotakoa.
Piromanoak su ematen dio basoari. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 193. orr.
Pertsiana itxien atzealdean, udako sapak landarez eta hosto zimurtuz betetako jardina erretzen zuen, ezkutatu baino lehen landaredi osoari su emango liokeen piromano amorratu baten gisara. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.
2 izond piromanoarena, piromanoari dagokiona.
Hala ere, editoreak, ordu batzuk geroago bere burua entregatu zuenak, ukatu zuen inolako interes ekonomikorik -asegurua kobratzea, esaterako- egotea ekintza piromanoaren atzean. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.