Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piraña 1 iz Amazoniako ur gezetan bizi den arrain haragijalea (Pygocentrus sp., Pygopristis sp., Serrasalmo sp.).

Marrazoak ere etorri ziren odolaren usainak erakarrita, eta ur hauetara jausitako txakurrak edo katuak janak ziren minutu pare batean, pirañek egiten duten moduan...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 128. orr.

Pirañak ikusi eta lehen ausikiak sentitu nituenean, ikara jabetu zen nitaz eta ez nuen egiten nuena kontrolatzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 79. orr.

Errukirik gabe pirañaz jositako putzura botatzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 46. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Suspertu nintzenean gertatu zen piraña inbasio hura.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus